Martxan da dena martxoaren 8an emakume greba egiteko. Dagoeneko asanbladak eginak dituzte hainbat herri eta hiritan eta aurrera begirako hitzorduak ere jarrita daude greba eguneko egitaraua antolatu eta aurreko lanketa guztia prestatzeko. Iruñea, Gasteiz, Bilbo, Donostia, Oarsoaldea eta Beasainen egingo dituzte hurrengo asanbladak.
Pasa den urtean Latinoamerikako hainbat hiriburutan egin zituzten grebak, eta hauek eredu hartuz egin nahi dio Euskal Herriko mugimendu feministak erronka berri honi aurre.
Kartelean agertzen diren asanbladez gain, honakoak ere egingo dituzte: