NAZKATUAK GAUDE!
ERASO SEXISTARIK EZ, EZ EUSKAL HERRIAAN EZ INON!
Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxako plataformatik Miarritzen
gertatutako erailketa matxista salatzeko:
GAUR, Miarritzen arratsaldeko 18:00etan Udaletxe plazan.
Bihar, larunbata 16, Bilbon eguerdiko13:30etan Arriaga Plaza.
Igandean, Gasteizen eguerdiko 13:00etan Andra Zuriaren Plazan
Astelehena 19, Iruñean arratsaldeko 20:00etan Udal Plazan eta Donostian
19:00etan Bulebarrean.
Egingo ditugun mobilizazioetan parte hartzeko dei egin nahi dugu .
Atzo 75 urteko emakume bat hil zuen tiroz 77 urteko gizonezko bikotekideak, Miarritzen. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian gertaturiko hirugarren hilketa matxista da.
Indarkeria matxistak ez du mugarik, bizi garen sistema kapitalista patriarkalaren funtzionamenduaren ezinbesteko tresna delako, eredu honek sortzen dituen pertsonen arteko botere harremanak, menpeko harremanak bizirauteko eta mantentzeko erabiltzen duen baliabidea izanik. Horregatik, indarkeria matxistak lehen mailako arazo politiko, sozial, ekonomiko eta kulturala izaten jarraitzen du; ez direlako modu isolatuan eta bakartuan ematen diren erasoak; bizi garen jendartearen antolaketa sexistak ahalbidetzen eta sustatzen duen indarkeriaren erabileraz ari baikara.
Indarkeri matxistaren aurkako borrokan agente sozial, politiko eta instituzional guztien ardura pertsonal eta kolektiboa ezinbestekoa da, hezkuntzan hasita beste edozein eremutan ere. Garaia da hitzetatik praktikara pasatzeko.
Emakumeen Mundu Martxatik gogor salatu nahi dugu erailketa matxista hau. Emakumeon aurkako indarkeriaren adierazpen bortitz honen aurrean, izango diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dugu! Honekin batera autodefentsa feministarako deia egiten dugu, gure bizitzak direlako jokoan daudenak. Feministok erantzuteko prest gaude! Martxan jarraituko dugu, elkarrekin, borrokan denak aske izan arte!!!!
ERASOEN AURREAN DENAK KALERA!