Bilatu edukietan

Artekintza feminista mugen kontra, transnazionalen kontra!

Zabaldu

Deialdia

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak Nazioarteko V. Ekintzari bukaera emango dio migrazio politika eta transnazionalen botere korporatiboaren gaitzespen irmoa adierazita. Horretarako Euskal Herrian bizi diren artista, kolektibo feminista, migratu eta arrazializatuak Artibismo Feminista Jaialdian beraien ekintza artistikoak aurkeztera gobidatu nahi ditugu; hala nola, antzerkia, musika, bertsolaritza, poesia, instalazio bisuala, horma-irudia edo beste edozein ikuskizun.

ZUBI GUZTIEN GAINETIK. MUGARIK EZ, TRANSNAZIONALIK EZ, martxoaren 6an, larunbata ospatuko da Irun – Hendaiako mugan 12:30etatik arratsaldeko 15:40ak arte.

Baldintzak

Proposamen artistikoak mugen, transnazionalen eta arrazismoaren kontrako salaketan ardaztuta egongo dira eta ikuspegi feminista barnebildu behar dute. Nazioarteko Ekintzako dosierrari begiratu bat emaiozue bertan argi azaltzen baitira V. Ekintzako gai nagusiak: https://www.emakumeenmundumartxa.eus/wp-content/uploads/2020/12/EMM_dosierra_EUS_A4.pdf

Saioak 20 minutuko iraupen jarraitua izan dezake gehienez. Horma-irudiek eta instalazio-bisualek ez dute arau hori bete beharko.

Antolatzaileek garraioa, ikuskizunerako materialak eta bazkariak ordainduko dituzte; baita zuen jardun artistikoak dituen eskakizun teknikoak ere. Kale-eszena formatuan gauzatuko dira jardun artistikoak.

Epea

Proposamenak aurkezteko epea otsailaren 18an bukatuko da egitarauaren eta bertan parte hartuko duten aritsta eta taldeen zabalpena egin ahal izateko.
Beranduenik otsailaren 24an onartutako proposamen zeintzuk izan diren jakinaraziko zaie interesdunei.

Izena emateko: https://labur.eus/nv8ke

Harremanetarako

Gurekin harremanetan jartzeko emakumemartxa@gmail.com helbidera idatzi iezaguzue. Gaian jarri ezazue: ARTEKINTZA FEMINISTA. +34 608129709 telefonora hots egin dezakezue Hego Euskal Herrian bazaudete eta + 33 6 72 62 59 82 zenbakira Iparraldetik deitzen baduzue.

Tags:

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *