Aintzane Pujanaren erailketa matxistaren harira,
honakoa adierazten dugu:
2021. urtea gogor hasi da emakumeen kontrako biolentziari dagokionean. Beste behin ere emakume bat eraila izan da eta Euskal Herrian. Aintzane Pujanaren hilketaren berri Urtarrilaren lehen egunetan izan genuen, baina Urtarrilaren 13rarte ez dira bere hiltzaileak atxilotuak izan.
Euskal Herriko mugimendu feministatik beste behin salatu nahi dugu biolentzia matxistaren pandemiak mendeak daramatzala gure mundu honetan. Inor ez da arduratzen berataz baina gizartearen erdiari eragiten digu zuzenean eta ozen salatuko dugu ez gaudela prest gaitz hau gehiago jasateko. Feminismoa da daukagun antidoto bakarra eta gizarte guztian zabaltzen saiatuko gara.
Bizi dugun osasun krisi honetan biltzeko eta harremantzeko inoiz baino oztopo
gehiago ditugu. Hala era, mugimendu feministatik badakigu zaintza sareak
ezinbestekoak direla indarkeria sexistari aurre egiteko, modu berriak bilatu
behar izan ditugu harremanak zaintzeko, baina inoiz ez dugu indarkeriaren
aurka borroka egiteko indarra galdu.
Aurten ere ozen esango dugu nazkatuta gaudela erasotuak eta erailak izateaz! Indarkeria sexistari aurre egiteko lehen mailako arazo politikotzat hartua izan dadin eskatzen dugu. Egungo jarrera konplizeak alboratu eta bizi garen jendarte antolaketa sexistari aurre egiteko benetako neurriak behingoz har daitezela exijitzen dugu.
Honekin batera autodefentsa feministarako deia egiten dugu, gure bizitzak
direlako jokoan daudenak eta bizitzaren aldeko apustu erradikala egiten dugulako. Feministok erantzuteko prest gaude! Martxan jarraituko dugu,
elkarrekin borrokan denak aske izan arte!
Euskal Herrian, 2021ko urtarrilaren 21ean