Hil honen hasieran Guatemalan lehertutako sumendiak kalte larriak eragin ditu bertako herrietan, eta dagoeneko gure komunikabideetan hango berririk agertzen ez den arren, Euskal Herrian bizi diren Guatemalako lagunek elkartasunerako deia luzatu digute. Elkartasun internazionalista eta feminista ezinbestekoa da une hauetan. Lolita Chávez ekintzaile feministak esan moduan, justizia behar dugu ingurugiroarentzat, eta noski, justizia behar dugu gure herrientzat.
Guatemalari laguntzeko hainbat eragilek kanpaina bat jarri dute martxan, laguntza ekonomikoa bildu eta sumendiak kaltetutako komunitateetara bideratuko dute. Eman diezaiogun gure laguntzatxoa Guatemalako herriari!
Egin zuen ekarpena helbide honetan: https://www.gofundme.com/helping-guatemalan-volcano-victims