Bilatu edukietan

Emakumeontzat pentsio propio eta duinak aldarrikatu ditugu

Zabaldu

Elkarretaratzea egin dugu Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, emakumeontzako pentsio duin eta propioak aldarrikatzeko. Bidelagun ikusten dugu Euskal Herriko pentsionisten mugimendua, mobilizazioaren bidez aldaketak lortu ahal direla sinesten dutelako, eta mobilizazioaren bidez egin ditugulako ikusgarriak sistema kapitalista heteropatriarkal honek ezkutatu nahi dituen egoera bidegabeak. Horregatik egiten dugu bat maiatzaren 26rako deitu dituzten manifestazioekin.

Bizitza osoa lanean pasa ondoren, lan honek guztiak ez du ezertarako balio: ez dizu eskubiderik ematen. Eskubideak dituzu, egia da. Zerbitzu publikoak erabili ditzazkezu, herritarra zarelako. Dirulanguntzak eskatu ahal dituzu, bazterketa sozialaren arriskuan bizi zarelako. Baina ez duzu eskuberik sortu langile izan zarelako. Langilea izan zara, bizitza osoan, eta zure lanak ez du pentsio eskubidea lortzeko balio. Ez duzu kotizatu, lan egin arren, eta zure lana bizitzarentzat ezinbestekoa izan arren.

Emakumeok asko borrokatu dugu lan merkatuan sartu ahal izateko. Enplegu bat edukitzeko. Borroka horren emaitza da emakumeok, behingoz, pentsio baterako eskubidea lortzea. Pentsio propioa, soldatapeko lanaren emaitza da, eta ez ezkondu garelako lortzen duguna. Pentsioa askoz ere txikiagoa da ordea, kotizatu duzu bai, baina gutxiago: soldata txikiago zelako, zaintza ardurek lan merkatutik ateratzera behartu zaituztelako, edo kontratu partzialekin lan egitea beste aukerarik izan ez duzulako, besteak beste.

Feminismoak milaka eta milaka emakume atera zituen kalera martxoaren 8an, ikusezinak eta bigarren mailakoak egiten gaituen sistema hau aldatzera goazela ozen esatera. Pentsionistak astero astero ateratzen ari dira sistema honek jubilazio duin baterako duten eskubidea lapurtu nahi dielako. Bidelagun ikusten ditugu mobilizazioaren bidez aldaketak lortu ahal direla sinesten dugulako, mobilizazioaren bidez egin ditugulako ikusgarriak sistema kapitalista heteropatriarkal honek ezkutatu nahi dituen egoera bidegabeak.

Martxoaren 8an kalera atera ziren emakumeei dei egiten dizuegu maiatzaren 26an ere kalera ateratzeko, pentsionisten mugimenduarekin bat egitera.

• Emakumeon lana aitortzea eta eskubide iturri bihurtzea izango da pentsio duin bat ziurtatzeko bidea. Borroka konpartitzen dugu!

• Soldata arrakalaren arrazoiak gaindituz emakumeon lan eskubide guztiak ziurtatzea izango da pentsioak hobetzeko biderik emankorrena. Borrokan bat egiteko arrazoiak ditugu!

• Pertsonak politiken erdigunean jartzea izango da bizitza duin baterako aukerak ziurtatuko dizkiguna, izan umeak, gazteak, helduak edo zaharrak.

Sistema hau ez badago bizitza duinak ziurtatzeko prestatuta, adaltu dezagun sistema. Arazoa ez gara gu, ez dira gure pentsioak. Arazoa sistema kapitalista, heteropatriarkal, arrazista eta kolonialista da. Hau dela eta, Euskal instituzioei exijitzen diegu, legez, pentsio duin propioak izateko eskubidea bermatzeko bitartekoak sortu ditzatela, eta euskal pentsio publikoaren aldeko apustua egin dezatela.
Borroka berdina konpartitzen dugulako, maiatzaren 26an, bizitza duinaren alde, emakumeok ere KALERA!

 
Tras haber trabajado toda una vida, ese trabajo no ha vale nada. No nos proporciona derechos. Es cierto, tienes derechos. Puedes utilizar los servicios públicos porque eres ciudadana. Puedes acceder a ayudas, porque estas en peligro de exclusión social. Pero por tu trabajo no has generado ningún derecho. Has sido trabajadora toda tu vida pero tu trabajo no a valido para tener acceso a una pensión. No has cotizado a pesar de llevar toda la vida trabajando y de que ese trabajo sea imprescindible para sostener la vida.
Muchas mujeres hemos luchado por acceder al mercado laboral. Por tener un empleo. El resultado de esa lucha es que por fin hallamos podido tener acceso a una pensión. Una pensión propia derivada de nuestro trabajo y no a una pensión por estar casada. Sin embargo, esa pensión es mucho menor, porque has cotizado mucho menos: porque tenias un sueldo menor, porque los trabajos de cuidados te han hecho tener que salir del mercado laboral, porque no has tenido mas opción que trabajar con contratos parciales.
El feminismo saco a la calle a miles de mujeres el pasado 8 de Marzo para reivindicar que vamos a cambiar este sistema que nos invisibiliza y nos hace ciudadanas de segunda. Las pensionistas y los pensionistas semana tras semana están saliendo a la calle para denunciar que este sistema tras trabajar toda una vida les quiere robar su derecho a una pensión digna. Les sentimos como compañeras de viaje porque compartimos la idea de que mediante las movilizaciones es posible conseguir los cambios que necesitamos, mediante las movilizaciones hemos hecho posible sacar a la luz las injusticias que este sistema capitalista heteropatriarcal quiere esconder.
Llamamos a las mujeres que se movilizaron el pasado 8 de Marzo a que el próximo día 26 salgan nuevamente a la calle junto con las pensionistas.
• El reconocimiento del trabajo de las mujeres y que ello sea una fuente de derecho sera el camino para asegurar unas pensiones dignas. Compartimos la lucha!
• Superar las razones de la brecha salarial y asegurar los derechos laborales para todas las mujeres, sera el mejor caminos para mejorar nuestras pensiones.
• Poner a las persona en el centro de las políticas sera la manera mas efectiva para que podamos optara una vida digna seamos niñas, jóvenes, adultas o ancianas.
Si este sistema no esta preparado para garantizar una vida digna debemos cambiar el sistema. El problema no somos nosotras, no son nuestras pensiones. El problema es el sistema capitalista heteriopriarcal colonialista. Por ello exigimos a las instituciones vascas que garanticen por ley nuestro derecho a una pensión digna y que apuesten por un sistema publico de pensiones. Porque compartimos la misma lucha, el 26 de Mayo las mujeres a la calle!
Tags:

Agian hau ere interesatuko zaizu...

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *