Bilatu edukietan

EMMko nazioarteko eta Europako delegaritza jaso genuen duela hilabete Bilbon

Zabaldu

2021ko urrian XII Nazioarteko Topaketan Nazioarteko Idazkaritza Mozambiquetik Turkiara mugitzea adostu genuen, bai eta Eskualdeetako ordezkaritzen berritzea ere, non Euskal Herriko EMMk Europako Idazkaritzaren parte izateko apustua egin baitzuen. Egun haietan hainbat bilera egin genituen Bilbon, Bizkaiko Emakumeen Asanbladaren lokalean, datozen bi urteetako agenda zehazteko. Besteak beste, ekainaren 24tik 26ra Madrilen izango den OTANen kontra-gailurrean parte hartzeaz, edo azaroan Egipton izango den Cop 27az aritu ginen. 

Bilerotan, EMMren egungo erronkez hitz egiteaz gain, elkar ezagutu eta elkarren errealitateen berri izateko aukera izan genuen, eta Europako herri koordinazioak indartzen jarraitzearen garrantzia ere azpimarratu genuen. Izan ere, Europako mendebaldean kokatzen dira Koordinazio gehien-gehienak, eta Europako ekialdearekin harremanaak landu eta sendotzea ezinbestekotzat jotzen dugu, inoiz baino gehiago. Nazioarteko Idazkaritza gure artean egon izanaren beste arrazoietako bat Lankidetzarako Euskal Agentziarekin biltzea izan zen, datozen urteetan Emakumeen Mundu Martxarekin elkarlanerako aukerak aztertzeko asmoz. 

Agenda betea eta etxerako lanekin bueltatu ziren gure kideak haien herrialdeetara, lanean jarraitu eta nazioarteko mugimendua de EMM elkarrekin eraikitzen segitzeko gogo betez.

Tags:

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *