Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa

Martxoak 21: feministok arrazakeriaren aurka!

EUSKAL HERRIKO EMAKUMEEN MUNDU MARTXA ARRAZAKERIAREN AURKAKO EGUNEAN

Emakumeen Mundu Martxatik, arrazakeriaren aurkako borrokarekiko konpromiso politikoa adierazten dugu. Plataforma honetatik arrazakeria agerian uzten eta salatzen jarraitu nahi dugu, ijito-herriaren existentzia bortxatzen duen egiturazko menderatze-sistema gisa; baita pertsona migratuak, haien komunitateak eta lurraldeak jazartzen dituena ere. Martxaren feminismoa ezin da injustizia horren aurrean axolagabea izan, eta, horregatik, arrazismo kolonialari eusten dioten mekanismoak ezabatzeko lan egin behar dugu.

Martxoaren 21ean, erakunde politikoek errefuxiatuen eta migratuen egungo kudeaketan duten arrazakeria arbuiatzen dugu, batzuentzat mugak ireki eta besteentzat ixten baitituzte.

Egunero kriminalizatzen dituzten eta baztertzen dituzten politiken aurrean erresistitzen duten pertsona migratuen eta arrazializatuen kolektiboak babesten ditugu.

Kolektibo feministei dei egiten diegu sistema heteropatriarkal, kapitalista, arrazista eta kolonial horrekin amaitzeko erantzukinak hartzen segiteko beharraz hausnartzen jarrai dezagun, eta sistema arrazistaren aurkako borrokarako konpromiso argiak hartzera. Entzun ditzagun pertsona migratu eta arrazializatuen aldarrikapenak, zabal ditzagun haien salaketak eta babes dezagun sinadura bilketa gure herri eta auzoetan.

Erregularizaziorako sinadura bilketa, idatzi hemen: https://forms.gle/cbr43fT5MRgRP5E47

Gora Borroka Feminista Antiarrazista!

#Martxoak21

#MugarikEz

#TransnazionalikEz

#Apirilak24 Gerraren eta mugen industriaren aurka elkartasun feminista

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *