Martxoaren 6an, Emakumeen Mundu Martxaren V. ekintzari itxiera eman genion, ezagun dugun osasun-krisiaren testuinguruan. Ekintza honetan aurrera ateratako jarduerak modu kolektiboan eraikitzen joan gara.
Orain, V. ekintzaren prozesua baloratzeko asanblada irekira gonbidatzen zaituztegu. Martxoaren 26an, ostiralean, egingo dugu, 18:00etatik 19:30etara, zoom bidez.
Bertan parte hartuko duzuenok zuen kolektiboaren balorazioa egin dezazuen eskatu nahi dizuegu, honako galdera-sorta honen laguntzarekin. Ez baduzue aukerarik, lasai:
Zein izan dira prozesuan zoriontzekoak eta zein hobetu beharrekoak honako hauei dagokienez:
Asanbladan parte hartzerik ez baduzue, eskertuko genizueke zuen hausnarketak martxoaren 24a baino lehen jasotzea, asanbladan konpartitu ahal izateko. Martxoaren azken egunerarte aukera izango duzue zuen hausnarketak helarazteko, balorazio kolektiboan gehitzeko.
Izena emateko: https://us02web.zoom.us/meeting/register/tZElcumgqTsoGd27IBs2FKonH-r0mkp3XM54
Izena eman ondoren, baieztapen mezu elektroniko bat jasoko duzue, bilerara batzeko informazioarekin.
Gogoratu, bilera puntuala hasteko, eskertuko genizueke 5 minutu lehenago konektatzea.
Bestalde, asanblada berean, ekainaren 5ean NIZAn egingo den Muga guztien aurkako ekintza feministari buruzko informazioa emango dizuegu: Ekintza feminista Europako mugen aurka! Egin bat gurekin! | Toutes aux frontières (wordpress.com)
Asanbladan ikusiko dugu elkar!