Bilatu edukietan

V. Nazioarteko Ekintza erakitzen III: abenduaren 4an asanbladan elkartu ginen!

Zabaldu

V. Nazioarteko Ekintzaren sukaldeko lanekin aurrera goaz! Abenduaren 4an 40 lagun inguru elkartu ginen ekintzaren eraikuntza kolektiboari segida emateko. Asanbladak bi helburu nagusi izan zituen: batetik, “Zubi guztien gainetik, mugarik ez! Transnazionalik ez!” lelopean egingo dugun ekintza herri eta kolektiboetan modu autonomo eta deszentralizatuan egiteko bitartekoak aurkeztu genituen. Kuxkuxeatu “V. Nazioarteko Ekintzak” atalean: gida, dossierra, bideoak, iruditegia…

Bestetik, prozesua kolektiboki irudikatzen jarraitu genuen, datozen hilabeteak, bai otsailaren 20 eta 27ra bitartean Euskal Herri osotik zehar egingo dugun ekimena, zein martxoaren 6ko itxiera marrazteko ere. Bigarren zati honetan, lantaldeetan aritu ginen, eta ideia azpimagarrien artean egon ziren: lanketa politikoa egiteko eta antiarrazakeriarekin konpromisoa hartzeko beharra; otsaileko astean Euskal Herriko herrietan saretzeko beharra; edota itxiera ekitaldian fisikoki elkartzeko modua topatzearen beharra, besteak beste.  

Eman izena gidan topatuko duzuen formularioan otsailekoa antolatzen jarraitu ahal izateko, eta parte hartu ere itxieraren diseinuan emakumemartxa@gmail.com-era idatzita!  

Laster berri gehiago! Goazen gure inguruan deia zabaltzen eta motorrak berotzen!

ZUBI GUZTIEN GAINETIK! 

MUGARIK EZ! TRANSNAZIONALIK EZ!!!

Tags:

Agian hau ere interesatuko zaizu...

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *