(Abajo en castellano)
Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxatik Huelvan lan egitera etorri ziren marokoko emakumeek jasaten dituzten biolentziak epaitu dituen justizia patriarkarra salatzen dugu.
Elkartasun osoa bidaltzen diegu orain dela sei hilabete Huelvan lan esplotazio egoera eta abusu sexualak salatu zituzten Marokoko emakume migranteei. Jaso berri dugun albistea baita epaileak kasua artxibatu egin duela, emakume hauei entzun ere egin gabe. Badirudi epaileak kasu egin diola defentsako abokatuaren argudioari: salaketa hau emakume hauen azpijokoa izan dela, espainiar estatuan geratu ahal izateko.
Bat egiten dugu kolektibo antiarrazista, feminista, emakume migrante eta sindikatuen aldarrikapenekin; kaleak hartu eta sistema patriarkar, arrazista, kapitalista eta klasista honek emakumeon gorputzetan nola eragiten duen salatzeko. Nahikoa da! Horregatik, bat egiten dugu Iruñeko Feminista Antiarrazista taldeak deitu duen elkarretaratzearekin: gaur, astelehena, 18:00etan Iruñeko udaletxearen aurrean bilduko gara “patriarkatua eta kapitala, aliantza koloniala” lemapean.