XI. Nazioarteko Topaketaren lehen eguna izan da gaur. Testuinguru orokorraren azterketa egin eta ekintza feministak mundu mailan duen eraginaren inguruan hausnartu dute. Ezer baino lehen, Euskal Herriko Mundu Martxako delegatuek Euskal Herriaren kokapen bate gin dute, bai kontestu sozioekonomikoari dagokiena eta baita mugimendu feministari begirakoa ere.
Behin non gauden argi izanda, analisi globalagoaren txanda etorri da: ze norabide eman behar diogu egungo feminismoari? Atera den ondorio argienetako bat prozesuen feminismoa behar dugula izan da, eta ez ekimen puntualen feminismoa. Ekonomiari dagokionean, denak ados emakumeok garela ekonomiari eusten diogunak, beraz, gure esku dagoela sistema honen iraupena ere, neurri batean. Eta egungo faxismoaren eta basakeriaren aurrean feminismoaren indar herritarra hauspotu beharra dugu. Arratsaldeko saioan, berriz, emakumeen lana berrizendatzeaz, transnazionalen kontrako borroka eta gure ondasun naturalen defentsaz, territorioen eta gorputzen burujabetzaz eta antimilitarismoaz aritu gara.
Behin eguneko Saioa amaituta, zenbait emakume txalupara igo eta Bilboko itsasadarretik ibilaldi hostoriko feminista egitera joan dira. Izan dira lurrean geratzea nahiago izan eta El Salvador eta Euskal Herriaren arteko Topaketara joan direnak, eta baita Las Amapolas, Nikaraguako antzerki taldearen lana ikusteko aukera egin dutenak ere: La revolución será feminista, o no será.
Argazkiak: @EcuadorEtxea