Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa

Eraildako emakume ekintzaileak gogoan, elkarretaratzea egin dugu Bilbon

Sistema kapitalista honen sorgin ehizak eraildako emakume guztiak ditugu gogoan. Bereziki, azken asteotan Brasil, Mexiko eta Kolonbiatik iritsi zaizkigun berriek piztu dute gure haserrea: Marielle Franco, orain dela hiru aste Brasilen tiroz erail zuten emakume ekintzailea, feminista, beltza eta lesbiana. Maria Guadalupe Hernández, ekintzaile feminista eta lesbiana hau ere, Mexikon erail zuten orain dela bi aste. Maria Magdalena Cruz Rojas, nekazaria, feminista eta giza eskubideen aldeko ekintzailea, Kolonbian tiroz erail dute egun asko ez direla. Eta beste hainbeste ahots, beste hainbeste bizitza, sistema heteropatriarkar, arrazista, klasista eta kolonial honen aurka ari zirelako isilarazi dituztenak.

Hauek guztiak gogora ekarri nahi izan ditugu Bilboko Arriaga plazan egindako elkarretaratzean. Beste behin errepikatu nahi dugu gogoan ditugula, eta ez dugula isiltzeko asmorik. Gure bizitzek balio dutelako, martxan jarraituko dugu denok aske izan arte!

 

 

Recordamos a todas las mujeres asesinadas en la caza de brujas de este sistema capitalista. Las noticias que nos han llegado desde Méjico, Brasil y Colombia, han sido las que nos han enfurecido estas últimas semanas: Marielle Franco, activista, feminista, negra y lesbiana, acribillada a tiros en Brasil hace tres semanas. María Guadalupe Hernández, activista feminista y lesbiana, asesinada en Méjico. María Magdalena Cruz Rojas, campesina, feminista y defensora de los derechos humanos, tiroteada en Colombia. Y muchas más voces, muchas más vidas, silenciadas por luchar contra este sistema heteropatriarcar, racista, clasista y colonial.

No nos hemos cansado de repetir que nunca las olvidaremos, y que no nos callaremos. Nos queremos vivas! Seguiremos en marcha hasta que todas seamos libres!

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *