Lolita Chavéz Guatemalak:o aktibista politikoari babesa emateko #NiEreLolitaNaiz kanpaina jarri du martxan Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak. Lolita Chavéz-ek Guatemalatik alde egin behar izan du bere segurtasuna arriskuan zegoelako. Kanpaina honen bidez aktibista feminsta honi babesa eta ekonomikoki sustengua eman nahi zaio, bere segurtasuna bermatu eta behar duen babes juridikoa izan dezan.
Kanpaina honen baitan hitzaldiak eskaintzen ari da Lolita Chávez Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan. Honakoak dira datozen hitzorduak:
- Bilbo, urtarrilak 15: Deustuko Unibertsitatean 17:30ean.
- Gasteiz, urtarrilak 18: Campillo Gizarte Etxean 18:00etan.
- Bilbo, urtarrilak 19: OihuK gaztetxean 19:30ean.
- Gasteiz, urtarrilak 20: Iparralde Gizarte Etxean 16:00etan.
- Otsailak 2, Bermeo: Kabidxe aretoan 19:00etan.
- Arrasate, otsailak 8: Kulturaten 19:00etan.
- Santurtzi, otsailak 9: La Kelo gaztetxean 19:00etan.
- Igorre, otsailak 16: Kultur etxean 19:00etan.
Guatemalan eta Latinoamerika osoan Bizitzaren Defendatzaileek egiten duten lanaren berri eman nahi du Lolita Chávezek hitzaldi hauen bidez. Bere hitzetan, enpresa transnazionalak jatorrizko herrietan egiten ari diren txikizioa gelditzeko ezinbestekoa da nazioarteko babesa. Honako bideo honetan duzue Chávez beraren testigantza.