Bilatu edukietan

Hasi dira martxoaren 8ko emakume greba prestatzen

Zabaldu

Hamarnaka emakume bildu ziren Donostian, Gasteizen eta Iruñean martxoaren 8an egingo duten emakume grebaren nondik norakoak zehazten hasteko. Hauek lehen asanbladak izan dira, oraindik lan asko dago egiteko, baina gogotsu ziren bertaratu zirenak, argi baitute guztiok gelditzen bagara sistema geldituko dugula. Horretarako, lau arlo nagusi izango ditu Martxoaren 8ko emakume grebak: lan greba, zaintza greba, ikasle greba eta kontsumo greba.
Pasa den urtean Latinoamerikako hainbat hiriburutan egin zituzten grebak, eta hauek eredu hartuz egin nahi dio Euskal Herriko mugimendu feministak erronka berri honi aurre.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *