Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa

JARDUNALDIAK: Indarkeria Matxista Birpentsatzen – JORNADAS: Repensando la Violencia Machista

 

**************************************************

IZENA EMATEA: HEMEN SAKATU

**************************************************

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxa (EMM) osatzen dugun talde eta eragileei betidanik kezkatu gaitu indarkeria matxista, urte guzti hauetako jardunean oinarrizko aldarrikapen eta jardun izan dugu.

Batetik, konzeptualizazioari eta gaiarekiko hausnarketari garrantzi asko eman diogu. Gaiak garapena izan du, izendapenean arreta jartzea besterik ez dago horretaz ohartzeko: emakumeen aurkako indarkeria- indarkeria sexista- sistemarteko indarkeriak. Izendapen soilaz gain, eztabaida kolektiboak eman izan ditugu indarkeria sexistaren dimentsio desberdinen zehaztapenari lotuta, edo eta egun, 2015eko Nazioarteko Ekimenari begira eginiko eztabaida – parte hartze prozesuan jada sistemarteko indarkeria gisa izendatu eta horren arabera jarduteko beharra azaleratu da.

Bestetik, Mugimendu Feministak sortzen dituen erantzunei ere erreparatu diogu. Horren erakusle da martxan jarri genuen Protokoloa (2013). Bertan indarkeria matxistaren konzeptualizazio propio bat garatu genuen, eta erantzun bateratu bat adostu genuen Euskal Herriko talde askoren lanari esker, Euskal Herrian emakume bat erailtzen duten bakoietzean, komunikabideetan atera eta 24 ordutara konzentrazioak egiten dira herri eta hirietan.

Azken urte hauetan Mugimendu Feminista, beste eragileekin batera, indarkeria matxistari erantzuteko estrategia berriak eta hausnarketa berriak bideratu ditu, horregatik uste dugu aproposa dela Euskal Herriko Mugimendu Feminista batzea eta Indarkeria Matxistaren inguruko hausnarketa eta adostasun zabal bat berriro ere bideratzea.

Abiapunturako baditugu jada tresna batzuk:

Jardunaldi hauek prestatzeko Emakume Mundu Martxak asanblada bereziak ospatu ditu, helburuak eta edukiak denen artean adosteko.

HELBURUAK:

  1. Feminismo ezberdinetatik Indarkeria Matxista berdefinitu.
  2. Eztabaida teorikoa bideratzea, dauden desadostasunak eta tentsioez hitz egiteko gune bat sortu eta diskurtso komun bat adostu.
  3. Mugimendu Feministatik eman diren erantzunen inguruko hausnarketa egin erantzun horiek balioztatu eta lantzen jarraitzea:

4. Euskal Herriko Mugimendu Feminista indartu.

 

**************************************************

EGITARAUA

(eranskinetan jpg eta pdf-an)

 

Azaroaren 18a, ostirala

Zuzenbide Fakultatea Paraninfoa

16:00 Harrera

16:30 Agurra

17:00 Ponentzia Markoa. Birpentsatzen: Indarkeria Matxista. Ana Murcia

18:00 Mahaingurua: Sistemarteko indarkeria, gure gorputzetatik eta esperientzietatik hitz egiten.

 

Azaroaren 19a, larunbata

Donostiako Campusean Barriola Eraikina (Aularioa)

10:00-11:45 (Bi mahainguru aldi berean)

Mahaingurua: Ekintza zuzenak.

Mahaingurua: Indarkeria Matxistak Birpentsatzen.

11:45-12:15: Atsedena

12:15-14:00 (Bi mahainguru aldi berean)

Mahaingurua: Jaiak eta Indarkeria Matxista.

Mahaingurua: Indarkeria Matxistak transbertsalizatzen.

15:30-19:00 Asanblada Orokorra: EMMko Protokoloa Berritzen.

22:00 FESTA. (Anden Café Teatro: María Dolores Agirre Kalea)

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *