V. ekintza honetan transnazionalak, mugak eta migrazio-politikak ikusgarri egin eta salatu nahi ditugu, sistema arrazista, kolonial, kapitalista eta heteropatriarkalaren tresna diren aldetik, izateaz gain, pertsona migranteen zein jatorrizko lurraldeetan daudenen bizitzak zapaltzen dituztelako. Europaren ongizatea zein pribilegioren gainean bermatzen den identifikatu eta logika horretan guk zer erantzukizun eta ardura dugun ere hausnartzera gonbidatzen zaituztegu; baita sortuko diren arrakalei so eginez, gure alternatiba indibidual zein kolektiboen bidez sisteman pitzadurak zabaltzera ere. Jarraian dituzue herri eta kolektiboetan gaiak lantzeko beharrezko materialak.