Bilatu edukietan

Euskal Herriko Jardunaldi Feministak

Euskal Herriko Jardunaldi Feministak mugimendu feminista autonomoak mugimenduaren ildo estrategiko nagusiak eztabaidatzeko antolatutako jardunaldiak dira. Lehenak, 1977ko abenduan izan ziren Leioan eta 3000 emakume bertaratu ziren. Geroztik, momentu ezberdinetan jardunaldiak antolatu izan dira, 1984an eta 1994an EHUko Leioako Campusean, eta 2008an Portugaleteko Nautika Eskolan, eta Euskal Herriko feministontzat zita garrantzitsua izan da beti, hitzordu guztien arrakastak erakutsi digunez.

Urte luze hauetan, askotarikoak eta oso anitzak izan dira bertan izandako eztabaidagaiak, unean uneko errealitate eta premiei erantzuten zietenak: sexualitatea, abortua eta antisorgailuak, bortxaketak, familia-plangintza, medikuntza eta emakumea, patriarkatua, militantzia eredua, lana eta lanaren banaketa, hezkidetza, aurrera begirako alternatibak, zientzia, osasuna, militarismoa, pornografia, indarkeria sexista, gorputzak eta identitateak… Halaber, gai hauek guztiek jardunaldien helburu nagusiei erantzun izan diete, hala nola, hausnarketa teoriko kolektiboari, talde feministen elkar ezagutza eta saretzeari…

Ordutik hamar urte pasa dira, eta Durangon V. Jardunaldien erronkari eutsi genion. Atal honetan, jardunaldietan landutako ponentziak, bideoak eta bestelako materiala aurkituko dituzu.

PONENTZIAK

DEKOLONIALITATEA

AMAR: Ponentzia falta da.

GARAIPEN: “Descolonializacion y despatriarcalización desde las feministas bastardas”

MUJERES DEL MUNDO: Ponentzia falta da.

AHIZPATASUNA: Ponentzia falta da.

RED DE MUJERES RACIALIZADAS DE EUSKAL HERRIA: Ponentzia falta da.

RAIZES: Ponentzia falta da.

BIDEOAK

Bideo-zerrenda honetan Salda Badago jardunaldietako bideo guztiak topatuko dituzu.