Ekainaren 12an, 17:00etan Bilboko Hika Ateneon egingo dugu “Mapeando el cuerpo-territorio” tailerra. Latino Amerikatik datorren Miradas Críticas al territorio desde el Feminismo kolektiboak gidatuko du saioa. Hezkuntza herritarrerako tekniken bidez, bizi ditugun indarkeria moten inguruan ...
Emakumeontzako pentsio duin eta propioen alde, elkarretaratzea egingo dugu maiatzaren 23an, asteaztekena, 11:00etan Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren aurrean. Bizitza osoa lanean pasa eta pentsiorik ez duten, zein soldatapeko lanean arituta pentsio negargarri bat jasotzen duten ...
Gizon batek autoz harrapatu eta emakume bat erail egin du, nahita, Donibane Garazin. Emakumeak aurrez salaketa jarria zuen gizon honen aurka, eta poliziak atxilo eraman du erasotzailea gertaera jazo orduko. Indarkeria sexista kasu bat gehiago, ...
Bost urte bete dira gaur 2003an Bangladesheko Rana Plazako ehungintza fabrika batean 1.134 langile hil eta 2.000 inguru zauritu zirela. Emakumeon Mundu Martxak deituta, mobilizazio eguna da apirilaren 24 mundu osoan, eta gurean ere kalera ...
Bangladesheko Rana Plazan, fabrika gainera erorita 1.300 emakume langile hil ziren 2013ko apirilaren 24an. Eta oraindik, milaka Rana Plaza ditugu. Asteartean mobilizazioak egingo ditugu Bilbo, Donostia eta Gasteizen ehungintza industriako emakume langileen bizi duten esplotazioa ...
Bangladesheko Rana Plazako sarraskia gertatu zela bost urte beteko diren honetan, lehen eskutik entzun ahal izango dugu ehungintza industrian lanean ari diren emakumeen testigantza Kalpona Akterren eskutik. Milioika emakume ari dira esplotatuta lanean empresa multinazionalen ...
Egun oso batez sistema gelditu eta kaleak hartzea da helburua. Zaintza, kontsumo, ikasketa zein lan eremuan emakumeok planto egingo dugu zinta morea besoan eta amantala balkoian jarrita. Hemen dituzue Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan ...
Lolita Chavéz Guatemalak:o aktibista politikoari babesa emateko #NiEreLolitaNaiz kanpaina jarri du martxan Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak. Lolita Chavéz-ek Guatemalatik alde egin behar izan du bere segurtasuna arriskuan zegoelako. Kanpaina honen bidez aktibista feminsta honi ...
************************************************** IZENA EMATEA: HEMEN SAKATU ************************************************** Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxa (EMM) osatzen dugun talde eta eragileei betidanik kezkatu gaitu indarkeria matxista, urte guzti hauetako jardunean oinarrizko aldarrikapen eta jardun izan dugu. Batetik, konzeptualizazioari ...