Elkartasun osoa bidaltzen diegu Huelvan lan esplotazio egoera salatu duten Marokoko emakume migranteei eta Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxatik ere kalera ateratzera deitzen dugu. Bat egiten dugu Bidaya Emakume musulmanen elkarteak egindako deialdiarekin: igande honetan, ...
GIF kanpaina bat jarri dugu martxan Feministon Herria edukiz janzteko! Zer behar du herri feminista batek? Zein da falta ezin den elementua? Egin zure GIF-a eta bidali emakumemartxa@gmail.com helbidera edo zabaldu sare sozialetan #FeministonHerria traola ...
Lolita Chávez Guatemalako ekintzaile feminista eta bizitzaren defendatzailea Euskal Herrian egon da azken hilabeteotan bere herritik ihesi. Bere ahotsa entzun nahi ez dutenen atzaparretatik ihesi. Sistema kapitalista, heteropatriarkar, kolonialista eta arrazista honetatik ihesi. Baina bere ...
Marokoko 300 emakume baino gehiago kaleratu eta espainiar estatutik kanporatu dituzte euren esplotazio egoera salatu ostean. Huelvan gertatu da, Dañona 1989 enpresa egin du honen erantzule SAT sindikatuak. Iturri honen arabera, marokoko emakume nekazari hauek ...
Jantzi besoko morea, hartu zure banderola feminista eta eraman ditzagun gure aldarrikapenak ekainaren 10ean Gure Esku Dago herri ekimenak antolatutako giza katera. Hiriburu bakoitzean kilometro bat izango du Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak: 2. kilometroa ...
Ekainaren 12an, 17:00etan Bilboko Hika Ateneon egingo dugu “Mapeando el cuerpo-territorio” tailerra. Latino Amerikatik datorren Miradas Críticas al territorio desde el Feminismo kolektiboak gidatuko du saioa. Hezkuntza herritarrerako tekniken bidez, bizi ditugun indarkeria moten inguruan ...
Aste honetan tinko egin dio gerrari planto Euskal Herriko mugimendu feministak. Gerraren Kontrako Emakumeon Nazioarteko Eguna zela eta, hainbat mobilizazio egin ditugu txoko askotan. Eta horien artean, larunbatean Areetan egin zen manifestazioa, Sener armagintza enpresa ...
Elkarretaratzea egin dugu Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, emakumeontzako pentsio duin eta propioak aldarrikatzeko. Bidelagun ikusten dugu Euskal Herriko pentsionisten mugimendua, mobilizazioaren bidez aldaketak lortu ahal direla sinesten dutelako, eta mobilizazioaren bidez egin ditugulako ikusgarriak ...
Maiatzaren 24an gogoratzen da Gerraren Aurkako Emakumeon Nazioarteko Eguna, eta egun horren aitzakian, Euskal Herriko mugimendu feministatik hainbat ekintza antolatu ditugu. Hego Euskal Herrian armagintza enpresa asko ditugu, baina baita hauen aurkako borroka historiko bat ...