Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxatik bat egiten dugu etxeko langile eta zaintzaileen borrokarekin, eta bide batez, Bilbon egingo duten elkarretaratzean parte hartzera deitzen dugu. Munduko Emakumeak, Zaintzarako Ardatzak, Babelgo Dorrea, Ellakuria Fundazioa eta Otzandu Gabeko Langileak taldeek deitu dute elkarretaratzea. Asteazkena, ekainak 27, 19:00etan Bilboko Moyua plazan egingo dute Euskal Herrian etxeko eta zaintza lanetan diharduten pertsonen eskubideen alde eta 6777 zuzenketaren aurka.
La Marcha Mundial de Muejres de Euskal Herria nos unimos a la lucha de las mujeres trabajadoras del hogar y de los cuidados y llamamos a participar en la concentración convocada por Mujeres del Mundo Babel, Fundación Ellacuría, Torre de Babel y Trabajadoras no domesticadas, el miércoles, 27 de junio, a las 19:00 en la plaza Moyua de Bilbao, a favor del reconocimiento de los derechos de las trabajadoras del hogar y de cuidados de Euskal Herria y en contra de la enmienda 6777.
Beste behin, PP-ren gobernuak, EAJ-ren laguntzarekin, bizkarra ematen die etxeko eta zaintza langileei.
6777 zuzenketak, aurtengo estatu aurrekontuekin batera onartua, kolektibo honen lan eskubideen aurrerapena geldiarazten du. Honek Segurtasun Soziala Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean kotizazio sistemarekin parekatzea 2024ko urtarrilera arte atzeratzen du, zeina 2019ko urtarrilean indarrean jartzea aurreikusita zegoen.
Soldata errealetan oinarrituz kotizatzea oztopatzen jarraitzea eta lan-bizitzan kotizatu gabeko aldiak betetzeko aukera ezeztatzea (beste sektoreei aitortzen zaiena), euren prestazioetan oso ondorio negatiboak dituzten bi auzi dira, adibidez, euren erretiroetan.
1620/2011 Errege Dekretua indarrean jarri zenetik, sinatutako akordioen etengabeko hausteak egon dira. 6 urte pasa dira jada erreforma horretatik, zeinetan, beste zenbait gauza barne, erregimen orokorrerako sarbide mailakatua adosten zen, eta orain lan-diskriminazioko beste 5 urte gehiago jasan beharko ditugu.
Gure desadostasun irmoena agertzen dugu erabaki horren aurrean, langile gisa gure eskubide osoak erabiltzeko aukera ukatzen baitigu.
Erabaki hau sektorearen eta zaintza lan guztien injustizia, babesgabetasun eta ikusezintasun testuinguru orokor batean kokatzen da: lan eta emplegu feminizatuak, emakume etorkin eta pobreen presentzia altua dutenak.
Langabezia eskubidearen aitortze eza, gehiegizko lanaldiak, gaueko lanaldiaren erregulazio eza, ostatu eta manutentzioen beherapenak, lan-arriskuen prebentziotik berariazko bazterketa, lan ikuskatzearen aktibitate eza, administrazioaren erabateko utzikeria kontratazioen eta gizarte segurantzan alta emateen kontrolari dagokionez, oinarrizko giza eskubideak urratzen dituen atzerritartasun legearen hipokresia… azken golpe honi gehitzen zaizkion adibide gutxi batzuk besterik ez dira, eta gaur egungo gizarte patriarkal eta kapitalista honetan lan zein langile hauek zein leku betetzen duten argi islatzen dute.
Honen aurrean, beste eragile sozialekin aliantzak gehitzea beharrezkoa egiten zaigu: mugimendu feminista, kolektibo sozialak, sindikatuak, indar politikoak eta gizartea oro har.
ESKUBIDE GUZTIAK ETXEKO LANGILEENTZAT!
6777 ZUZENKETARI EZ