Bilatu edukietan

Maiatzaren 24an eta 26an, feministok gerrari planto

Zabaldu

Maiatzaren 24an gogoratzen da Gerraren Aurkako Emakumeon Nazioarteko Eguna, eta egun horren aitzakian, Euskal Herriko mugimendu feministatik hainbat ekintza antolatu ditugu. Hego Euskal Herrian armagintza enpresa asko ditugu, baina baita hauen aurkako borroka historiko bat ere, ikuspegi feminista, antimilitarista eta antikoloniala duena. Beraz, borrokan jarraitzeko unea da, beltzez eta morez jantzi, eta atera kalera gerrari planto egitera!

El 24 de mayo se celebra el Día Internacional de Las Mujeres Contra la Guerra y desde el movimiento feminista de Euskal Herria hemos organizado diversos actos en contra de la guerra. “Las feministas nos plantamos ante la guerra” es el lema con el que se harán charlas y movilizaciones en diferentes pueblos y ciudades de Euskal Herria. En Euskal Herria tenemos mucha industria de armas, pero no solo eso, también tenemos la lucha histórica contra la guerra, desde un punto de vista feminista, antimilitarista y anticolonial. Por eso, es el momento de seguir luchando, vestios de negro y morado y salid a las calles!
Mugimendu feministaren oharra:

1982an hasi zen, bereziki Greenham Common kanpaldi desobedienteei esker eskuratutako lorpenak gogoratzeko egun hau, NATO eta gerren aurkako mugimenduetan emakumeon* parte hartzeari duen garrantzia eta balioa emanez.

Izan ere, asko izan dira gerra, armagintza eta kolonialismoaren aurka, feminismotik egindako ekarpenak: Greenham Common (Eskozia), Wipnet (Liberia), Abya Yalako Defesorak…

Euskal Herrian ere badugu abiapuntu historikorik: NATOren aurka sortutako mugimendutik hasi eta momentu koiunturaletan berraktibatutako uholdetxoak badu ikuspegi feminista, antimilitarista eta antikoloniala. Horri, pasa den abenduaren 16ko protestaldia gehituko genioke, Bilboko portutik (Santurtzi) ateratzen zen armagintza eta arma salmenta eten nahian.

Santurtzikoa lorpen txikia izan bazen ere (gogora dezagun arma-esportazioa Santanderreko portura eraman dutela), arazoaren iturburuak badirau eta asko dira Euskal Herrian armagintza enpresak nahiz gerra-helburuekin egiten diren ekoizpenak.

Gainera, gerrak eta ejerzitoak heteropatriarkalak, inperialistak, kolonialistak, kapitalistak, arrazistak… dira; gure lurralde, gorputz eta bizitzekin amaitzen dute (gure gorputzak gerra-arma bilakatzen dituzte eta oso ohikoak izaten dira bortxaketa masiboak, esaterako) eta emakumeonganako* indarkeria areagotzen dute; genero/roll sistemaren adierazpenik agerikoenetarikoak dira, emakumearen menpekotasunaren bermatzaile eta sistema patriarkalak indarkeria behar duenaren adierazle garbia; interes ekonomikoen mesedetan daude, emakumea* bigarren plano, biktima edota ikusten ez den paperean kokatzen dutelarik…

Beharrezkoa da guzti honi erreparatzea jendarte justuago (feministago) batean biziko bagara. Funtsezkoa delako gatazken erresolizio prozesuetan ere emakumeen parte hartzea eta baita gatazka eta gerretan pairatzen duguna eta Greenham Common bezalakoetan egindako lana eta lorpenak aitortzea ere. Garrantzitsua delako diru publikoa herritarron mesedean jartzea, ez herritarron aurka. Ardura eta hausnarketa kolektiboak abiatu behar ditugulako, alternatiba eredu feministak sortzeko…

Guzti honengatik mobilizatuko gara, maiatzaren 24tik maiatzaren 26ra burutuko diren ekimenen bitartez. Gorde datak!!!

#FeministokGerrariPlanto

Tags:

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *