Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa

#ILPRregularizazio kanpaina

Azken hilabeteetan hainbat eragile sozial eta politikorekin harremanetan egon ondoren, Espainiar Estatuan bizi diren 500 mila atzerritar erregularizatzeko Herri Ekimen Legegilea abian jarri dugu, senatuak eta kongresuak dagoeneko bere izapidea onartu duelarik.

Estatu mailan sinadurak biltzeko da #ILPRegularizacion kanpaina. Bederatzi hilabete ditugu 600 mila sinadura biltzeko eta abenduan hasi ginen!

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxatik, #ILPRegularizacion ekimenerako sinadura bilketa babestuko dugu. Horregatik, herri eta auzoetako kolektibo feministei dei egiten diegu kanpainarekin bat egin eta antola daitezen.

 

ATXIKIMENDUAK HEMEN: https://forms.gle/2LFc2Mb2CLDUpRPH8

Sinadurak biltzen lagundu nahi duten talde feminista zein erakundek honela egin ahal izango du:

  1. Zuen herrian dagoeneko sinadurak biltzen ari diren kolektiboei lagundu.
  2. Sinadurak biltzen dituen kolektiborik ez badago, zuen herrian edo auzoan hori egitera animatzen zaituztegu, atxikimenduen formularioan dagokion zatia betez. Sinadura-orriak adierazitako posta-helbidera bidaliko dira, eta orri bakoitzak 60 sinadura zuri ditu. Adibidea: helburua = 300 sinadura, jaso beharreko orriak = 5.
  3. Kanpainari buruzko informazioa ikusaraztea bideo, argazki, kartel eta abarren bidez, sareetan #ILPregularizacion, #MugarikEz traolak erabiliz.

Informazio gehiago: https://esenciales.info/quienes-somos/

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *