Hori bai, 2020ko ekintza iritsi bitartean lan asko dugula ikusi dugu eta oinarrietan artikulatzeko erronka markatu du: emakume gazteak, nekazariak, indigenak, langileak, disidente sexualak… martxaren erdigunera ekartzeko. Ekintza handiez haratago mugimenduaren eraikuntza indartzeko prozesuan zentratu nahi du EMMk hurrengo bi urteetan.
Azkenik, gaur egun geroz eta indar handiagoa hartzen ari den feminismo liberalaren aurrean desmarkatu beharra dugu, eta horretarako, antikapitalista, herritar, antikolonialista eta antifaxista abizenak jarri dizkiogu gure feminismoari.
Egunari amaiera emateko EMMko delegatu guztiok bat egin dugu Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak Yolanda Jaén Gomezen erailketa matxista salatzeko Bilbon deitu duen mobilizazioarekin bat egin dugu. Arriagan batu gara beste kide guztiekin eta manifestazioan igo gara San Frantziskora, Koloretxeko muralaren inaguraziora.