Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxatik Juana Rivasen aurkako epaia salatzen dugu. Lotsagarria da. Beste behin, defendatzeagatik kondenatu gaitu justizia patriarkarrak. Juana Rivas erruduna dela ebatzi eta bost urteko espetxe zigorra ezarri dio e
paileak, haurrak tratu txarrengatik salatuta zegoen aitarengandik aldendu nahi izateagatik. Gure babes osoa helearazi nahi diogu Juana Rivasi, eta argi utzi nahi dugu sistema judizialaren indarkeria salatzen jarraituko dugula.