Beste behin ere emakume bat eraila izan da eta Euskal Herrian agertu da bere gorpua. Izan ere, Sophia Losche 28 urteko emakumea eta migratzaileen aldeko aktibista alemaniarra zenaren gorpua aurkitu zuten atzo ekainaren 21ean Asparrenako gasolindegi baten ondoan. Politika munduko aktibista zen, unibertsitateko partidu sozialdemokratako presidentea izan zen bi urtez eta 2016tik dagoen errefusiatuen krisian Borders Kitchen izeneko gobernuz kanpoko erakunde batean bolunatrio moduan lanean egon zen Lesbosen. Eta berri hau Manada kasuko epaituak kalera aterako direla jakin dugun egun beran gertatu da.
Beste behien ere emakumeok kalean libre eta aske izateko ditugun oztopoak agerian geratu dira. Baita juztizia patriarkala dela, erasotzaileak kalean daude epaia egon arren hau irmoa ez dela argudiatuz, naiz eta badauden bitartekoak hau gerta ez dadin.
Nazkatuta gaude erasotuak eta erailak izateaz! Indarkeria sexitari aurre egiteko lehen mailako arazo politikotzat hartua izan dadin eskatzen dugu. Egungo jarrera konplizeak alboratu eta bizi garen jendarte antolaketa sexistari aurre egiteko benetako neurriak behingoz har daitezela exijitzen dugu.
Honekin batera autodefentsa feministarako deia egiten dugu, gure bizitzak direlako jokoan daudenak eta bizitzaren aldeko apustu erradikala egiten dugulako. Feministok erantzuteko prest gaude! Martxan jarraituko dugu, elkarrekin borrokan denak aske izan arte!